Zerbitzuak

ZERBITZUAK

Gure bidai kideak

Arrauna Orion bizi da, Orion dago arraunaren etxea. Eta gure etxea zure etxea da.

ARRAUN IKASTAROAK: ikastaro irekiak denentzat. Urteko sasoi desberdinetan; udaberrian zein udan ikastaro irekiak. Adin desberdinetako pertsonei, zuzenduak: arraunean hutsetik hasi nahi dutenentzat, arraunean jakin bai baina arraunketa hobetu nahi dutenentzat, Oria ibaian esperientzia zoragarria bizi nahi dutenentzat, aulki mugikorrean zein finkoan, banaka edo taldean entrenamendu egokituak eta pertsonalizatuak.


BISITA GIDATUAK: ikastetxeak eta zentroak. Euskal Herriko eskola eta zentroetako ikasleei eta irakasleei zuzenduta. Ikasturte desberdinetako ume taldeei arraunaren esperientzia eta historia irakatsi. Gelan landu daitekeen proiektu baten osagarri ere izan liteke; arrauna euskal itsas historiaren oinarrietatik kirol bihurtu den arteko ibilbidea azalduz.


ENPRESENTZAKO TXANGOAK: barne komunikazioa eta osasun mentala. Enpresetako barne komunikazioa eta osasun mentalaren mesedegarri, arraun txangoak Oria ibaian. Taldearen neurrira egokitutako ontzian esperientzia ahaztezina bizitzea. Batelak, trainerillak, traineruak…


MATERIALAREN ETA ESPAZIOAREN ALOKAIRUA: dena zure eskura. Oria ibaian arraun egiteko materialaren alokairua; ontziak, arraunak, gimnasioa, dutxak, aldagelak … Arraunketa finko eta mugikorreko neurri guztietako ontziak erabilgarri. Banakako arraunlari edo Arraun Elkarte desberdinei zuzenduta.


DENDA HORIA: Aukeratu horia. Jantzi horia. Bihotz horia, arropa horia. Web orri honetan gure produktu eta arropen aukera zabala duzu eskura. Klik batekin egin dezakezu zure erosketa. Aurrez aurreko erosketa egiteko Orio herrian bertan duzu Itziar Kirolak arropa denda.


BABESLEAK: Elkarrekin egiten ari garen bidea.

Orio Arraunketa Elkartea 1965ean sortu zenetik hor zaudeten guztioi eskerrik asko! Babesle pribatuei eta Orioko udalari eskerrik asko! Neurri eta kolore guztietako babesleak zaituztegu ondoan.

Gure proiektua babesteko modu desberdinak daude:

Establezimen-duen bazkidetza.

Trukean: #nioriorekin ziurtagiria + patroien arraunean publizitatea

Enpresa bazkidetza.

Trukean: #nioriorekin bandera zure izenarekin + kamisetan publizitatea + sare sozialetan presentzia

14 Palak bazkidetza.

Trukean: hiru traineruetako pala banatan publizitatea + #nioriorekin bandera zure izenarekin + kamisetan publizitatea + telebistan eta sare sozialetan presentzia

Traineruan sponsor publizitatea.

Trukean: Tostako hiru traineruetan zuen izena eta marka jartzea + #nioriorekin bandera zure izenarekin + kamisetan publizitatea + telebistan eta sare sozialetan presentzia.

Arraunetxeko azpiegiturak erabiltzeko abantailak


BAZKIDEAK: oinarria eta arnasa. Bazkideak dira OAEren oinarria eta arnasa. Urtez urte gero eta gehiago gara. Pertsona edo familia bezala bazkide izateko egin zure OAE bazkide txartela: gaztetxoak 30€, helduak 60€ urtean. Bazkide bazara gure zerbitzuetan deskontuak, osasun aseguruetan deskontuak, urteko bazkideen kamiseta … eta abantaila gehiago izango dituzu.


ARRAUNKETA EGOKITUA: denon arrauna. aniztasun funtzionalen bat duten pertsonei eta elkarteei zuzenduta arraunketako zerbitzua. Arrauna denona delako, denok arraun egiteko eskubidea dugulako, zure neurrira egokitutako arraunketa.


MUSEOA: bisita gidatuak. OAEren eta Orioren historia jasotzen dituen museora bisita. Bertan dago gure lehen bandera; 1901eko Kontxako bandera hura. Bertan daude geroztik irabazitako garaikur, domina, trofeo eta bandera guztiak. Gure itsas historiatik hasita gaur arteko Orioren historia kontatuko dizugu paraje zoragarri baten erdian.