Nazioartea

Nazioartea

Orio munduan. Mundua Orion.

Beti arraunaren eta kirolaren heziketan eta transmisioan oinarrituta.

Orio eta nazioartea lotzeko zubiak eraikitzen ari gara urtetan. Ezagunak dira atzerriko arraun taldeen eta Orioren arteko harremanak: Oxford, Cambridge… Baita atzerriko estropadetan Orioren parte hartzea ere: London Tamesisen… Honakoak dira nazioartearekin elkarlanean eskaintzen ditugun zerbitzuak eta aurrera daramatzagun ekitaldiak:

NAZIOARTE ESTROPADAK ORION

Aulki mugikorreko atzerriko arraun talde ezagunenen arteko estropada: Alemania, Frantzia, Suitza, Holanda, Britainia Handia, Belgika, Estatu Batuak, Polonia, Italia, besteak beste.

NAZIOARTEKO ALIANTZAK

Arraun talde desberdinekin harremanak, nazioarteko estropadak, konzentrazioak, egonaldiak, joan etorriak, arraun eskolen arteko trukeak, bekak, ikastaroak, jardunaldiak …

ROWING CHANGE PROIEKTUA

Europa mailan eta mundu mailan arraun elkarteekin eta unibertsitateekin elkarlanean, ikasleen trukeak. Hemengo ikasleak hango arraun elkarteetara bidali arraun egitera eta hizkuntza bat ikastera. Eta alderantziz. Arraun the world. Arraunean egin eta ikasi ingelesa, Frantsesa, Italiera, Alemaniera, gaztelania, euskara …