Arraunetxe

ARRAUNETXE

Arrauna Orion bizi da, Orion dago arraunaren etxea

Urtean zehar Arraunetxen Orio AEak antolatzen ditugun arraun ekitaldiak: Oriaren Traineru Jaitsiera; Euskotren eta Eusko Label, TKE eta KAE ligetako estropadak, tostako eta aulki mugikorreko txapelketa desberdinak, nazioarteko estropadak, jardunaldiak…

Arraunetxen Orioko udalak eta Orio AEk antolatutako kultur ekitaldiak, bilerak, batzarrak eta jardunaldiak ere egiten dira.

Orio AEren museoa: garaipenak, banderak, kopak, sariak, dominak, argazkiak, historia…

Arrauna zer den ikusi eta ikasteko puntako azpiegitura eta instalazioak. Ezagutu nahi? Jarri gurekin harremanetan.

Deitu edo idatzi eta jarri gurekin harremanetan:


658388822 orioae@orio-ae.com