Goi-mailako arrauna

GOI MAILAKO ARRAUNA

Historia gehiago egiteko ilusioz

Orio Arraun Elkarteak senior mailan lehiara eramaten dituen talde zein ontzi guztiak, irabazteko aukera errealak izatea; noski, ahal dela, ligak, txapelketak zein estropada solteak irabaztea.

Ezinbestekoak izango dira ondorengo balioak oso presente izatea.

KONPROMISOA


LEHIAKORTASUNA


ETENGABEKO HOBEKUNTZA


IRAUNKORTASUNA


ELKARTASUNA


ADISKIDETASUNA


Tokian tokiko historia medio, Orio herriko arraunerako grina arrantzaren mundutik dator. Arrantzan ibiltzen ziren herri ezberdinen arteko lehiak sortu ziren antzinan eta hortik, urteetan zehar emandako iraultza eta garapen baten ondorioz, gaur egun estropada moduan ezagutzen ditugun arraun “karrerak” sortu ziren.

Gaur egungo arraun erdi-profesionalera iristeko, gure aurreko belaunaldiek izugarrizko lana egin behar izan zuten. Aldaketa garrantzitsuenetariko bat, 70. hamarkadan, Orioko Arraun Elkarteko kideek erabakitakoa izan zen: aulki mugikorra erreferentziatzat hartu eta horri jarraituz, tostartean arraunean zebiltzan gizonezkoak ere prestaketa baten parte izatea.

Orio Arraunketa Elkartea lehena izan da arraun munduaren historian eman diren aldaketa askotan eta hori izan da, urtetik urtera goi mailan, hau da, estropadak irabazteko lehian egotea bermatu dion arrazoirik nagusiena. Baina bada beste bat, aipatu gabe ezin dena utzi: Orio herriaren bultzada.

TOSTARTEKO ARRAUNKETA

Lau erronka, helburu bakarra

NESKEN TALDEA

MUTILEN TALDEA

B TALDEAK

AULKI MUGIKORRA