Xanti&Iñigo Ongi etorriak berriro zuen etxera!

Orio AE-Orialki 2026 Xanti Zabaleta eta Iñigo Mujika oriotarrak izango dira datorren denboraldiko Orioko emakumezkoen traineruko entrenatzailea eta prestatzaile fisikoa. Proiektua martxan dago eta datozen asteetan hasiko da taldea lehorreko entrenamenduekin. Honenbestez, 2026ko denboraldiko Orio AEko talde teknikoa osatutzat ematen dugu luxuzko inkorporazio hauekin.