Traineru denboraldia aurkeztu du Orio Arraunketa Elkarteak ia 200 arraunlari elkartuta

Arraun eskolako 115 neska-mutilak eta hiru talde seniorrak txalo artean hartu gintuzten herritarrek atzo arratsaldean plazan, eta klubak herriko beste kirol elkarteei aitortza egiteko aprobetxatu zuen aurkezpen ekitaldia.

Urtero bezala, Orio Arraunketa Elkarteak herriko plazan egin zuen traineru denboraldiaren aurkezpena, eta kategoria guztietako arraunlariak eta horien entrentzaile eta prestatzaileak bertaratu ziren. Traineru horiaren atzean jarri ziren arraunlari gazteenak aurrena, eta hiru talde seniorrak azkenik. Denen izenak banan-banan esan zituzten, eta herritarrek txalo artean hartu zituzten.

Ni Oriorekin kanpaina abiatu dute aurten ere, eta aurtengoan herriko beste kirol taldeei egin nahi izan genien aitortza arraun klubak. Hala, ekitaldiaren amaieran denen aurrean jarri ziren: lau arraunlari Orio AEren izenean; Talaimendi mendi elkartearen izenean Sara Peña –haren taldekide bat joan zen bere partez–; herri kiroletako ordezkari, Joseba eta Udane Ostolaza; Orioko Futbol Taldearen izenean Arkaitz Agirre eta Maria Eugenia Atxega; atletismo taldeko ordezkari, Aitor Rubio eta Kamel Ziani –azken horrek ezin izan zuen bertaratu–; Orio Eragin eskubaloi taldearen izenean, Alazne Arrillaga eta Maria Azkue; eta Berdin-berdinak taldetik, Miren Salsamendi eta Danel Zumeta.