Mutilen taldea
Goreneko lehiarako kirolariak hezten eta hazten jarraitzea,goi mailako lehiak irabazteko borrokan egoteko.
Arraun kirola, geroz eta profesionalizatuagoa bihurtzen ari da eta hein horretan, Orio Arraunketa Elkarteak, modalitateak eskatzen dituen betebeharrak asetzen jarraitzen du: babesle ofizialak, egitura egonkor eta sendoak, adituez osatutako talde teknikoak, arraunlari kopuru ugaria eta anitza, harrobiko arraunlari gutxieneko bat izatea…
Aurkariak ere geroz eta indartsuagoak dira beraz hauen ontasun hori aprobetxatu behar dugu, guk barruan daukagun onena atera eta ondokoaren neurrira jartzeko eta ahal bada beraien aurretik estropada amaitu eta irabazteko.