20:00etan, sari banaketarekin batera, “Patxi Sarasuari” omenaldia egingo zaio. Bera izan da arraunketa olinpikoaren bultzatzaile nagusietariko bat eta gogoratu behar da 1984. urtean, Los Angeleseko Joko Olinpikoetan Espainiako selekzioko M2ko (Gizonak Lemazain Gabeko Bikoa) Fernando Climent eta Luis Mari Lasurtegiren entrenatzaile Patxi Sarasua izan zela, Espainiak arraunean duen domina bakarra lortuaz. Arraunketa olinpikoaren sustapen eta garapenarekiko etengabeko langilea izan da Patxi. Hasi CRO elkartearen sortzaile izatetik eta bere lanak etenik ez du izan. Bestalde, Estatu mailan, FER-eko entrenatzaile eta zuzendari-tekniko bezala eginiko lana ere goraipatu behar da.
in
Albisteak
“Patxi Sarasua” Omenduko dugu
