Test serologikoa COVID-19 aurka Orio Arraunketa Elkartearen larunbateko plana!

Test serologikoa COVID-19, hau da larunbateko plana Orio Arraunketa Elkartean:

– 8:00 – Oriok 85 test serologiko, ligako taldeen artean kopuru handiena:

Orio Arraunketa Elkarteak 85 test serologiko egingo ditu larunbatean goizeko 8:00 etatik 9:30 etara. Uda honetan elkarrekin harreman estua izango duten denak sartzen dira 85 horietan: Orioko seniorren hiru ontzietako neska eta mutil arraunlariak, laguntzaileak eta zuzendaritza taldeko kide guztiak. Denek egingo dituzte azterketa serologikoak segurtasuna eta osasun arauak bermatuak egon daitezen.

– 9:30 – Itxialdiaren ostean Oriok taldeko lehen entrenamendua:

Azterketa hauek amaitu eta segidan, 9:30etatik eguerdira arte, arraunlariek taldean lehen entrenamendu saioa egingo dute. Osasun krisi honen egoeraren neurrira egokituko diren ariketak izango dira taldeko lehen saio honetan egingo dituztenak.

– Leandro Salvagno Orioko arraunlariaren urrezko domina:

Bestalde, azpimarratu nahi dugu, Leandro Salvagno Orioko arraunlariari buruzko albiste on bat. Iaz, Panamerikako jokoetan urrezko domina lortu zuen lauko aulki mugikorrean Uruguairen izenean. Ondoren domina hori kendu egin zieten arraunlarietako baten ustezko positibo bat zela medio. Aste honetan argitu da kontua. Munduko Arraun Federazioak arraunlaria ez zigortzea erabaki du, izan ere administrazio akats baten ondorioa izan zen dena.

Elkarrizketak

Autoak Arraunetxe goian aparkatu beharko dira.

Larunbatean irudiak hartzeko, argazkiak egiteko, elkarrizketak egiteko…

659 57 98 92 (Xabier)

#aupaorio #mirotzak #etengabekoubera #arrauntheworld #hemengatoztink