Orio AE-Orialki irabazi ditugu Gipuzkoako eta Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketak

Gaur goizean jokatu ditugu aulki mugikorreko Gipuzkoa eta Euskadiko Txapelketak Legution, eta estropada bakarrean erabaki dira bi txapelketak.

Lau talde aritu gara nor baino nor lehian Legutioko lakuko uretan: Orio, Hondarribia, Kaiarriba eta Zarautz.

Emaitzak:

  • Orio AE-Orialki …. 05:53:32
  • Hondarribia AE … 05:59::15
  • Kaiarriba AE …….. 06:09:71
  • Zarautz AE ………. 06:23:10