Aurkeztu da Oriaren Traineru Jaitsiera. Otsailaren 22an ospatuko da Orion arratsaldeko 16:00etan. Iosu Esnaola Orio Arraunketa Elkarteko presidenteak esan duenez, “91 ontzik, 1.200 arraunlari inguru, hartuko dute parte Oriaren Traineru Jaitsieran. Leku askotako ontziak izango dira Oriaren Traineru Jaitsieran: Alakante, Galizia, Katalunia, Ipar Euskal Herria… 26. traineru jaitsiera da aurtengoa. Orio izan zen lehena horrelako proba bat antolatzen 1995ean. Geroztik 17.000 aurraunlaritik gora izan ditugu Oriaren jaitsieran.

Eguraldi iragarpena oso ona da. Espero dezagun talde
bakoitzak bere helburuak betetzea: ondo pasatzea, neguko test on bat egitea…

#aupaorio #mirotzak #etengabekoubera #arrauntheworld #hemengatoztink