Gaur, gure klubarentzat garrantzitsua den berri bat
partekatu nahi dugu.
- Hausnarketa eta eztabaida prozesubaten ostean, zuzendaritzak erabaki dugu Mikel Arostegi ez dela lehen taldeko entrenatzailea izango aurrerantzean.
- Erabaki hau errespetu eta erantzukizun osoz hartu da, eta gure klubak etorkizunean izango dituen erronkak aurrera eramateko beharrezkoa den bidea bilatzeko asmoz.
- Mikel azken urtean gure klubaren zutabe nagusietako bat izan da. Bere dedikazioa, pasioa eta profesionaltasuna ez dira bakarrik ur gainean lortutako lorpenetan islatu, baizik eta gure arraunlarien prestakuntza pertsonal eta kirol arloan ere. Bere lidergoari esker, taldea eta kluba aurrera eraman ditugu, garai batean lortzeko zailak ziruditen erronkak gaindituz.
- Zalantzarik gabe, bere ahalegina guztion inspirazio iturri izan da.
- Lerro hauetatik, eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Mikeli, egindako lan nekaezinagatik, gure kluba eta bere balioakrekiko erakutsitako konpromisoagatik eta leialtasunagatik. Bere ondarea beti izango dugu gogoan, eta bere hurrengo proiektuetan arrakasta handiena opa diogu,
bere ibilbidea hemen bezain arrakastatsua izango dela ziur gaudelarik. - Datozen egunetan, taldeko zuzendaritza teknikoari dagokionez hartu beharreko erabakien berri emango dugu.
- Eskerrik asko guztioi, aldaketa eta trantsizio etapa honetan erakutsitako babesarengatik eta ulermenagatik.
Orioko Arraun Klubeko Zuzendaritza!!