Historia

ORIO ARRAUNKETA ELKARTEA

ORIOko traineruari buruzko lehenbiziko albiste idatziak 1879-ekoak dira.

Urte hartan ORIOko traineruak Donostiako Kontxako estropadetako lehenengo edizioan parte hartu zuen. 1901.n urtean irabazi zuen ORIOk bere lehen Bandera.

Hasierako garai haietan, arraun eta traineru kontuak Udaleko eta Arrantzale Kofradiako hainbat batzordek antolatzen zituzten.

1879-etik 1932-ra bitartean arraunlari oriotarrek ORIO izenarekin agertzen ziren lehiaketetara. 1933-tik 1964-ra, berriz, “Emen-Gatoxtik-ORIO” izenarekin.

1965-eko ekainean sortu zen ORIO Arraunketa Elkartea.

Hasieran, “Club de Remo Olímpico de ORIO” izena jarri zitzaion.

Urte hartan hasi zen, tostako arraunketaz gain, aulki mugikorra – “outriggers” ere praktikatzen.

1986-an Euskal Autonomi Elkarteko Kirol Elkarteen Erregistroan sartu zen ORIOko kluba eta, orduan erantsi zitzaion euskarazko izena:
“Arraunketa Elkartea”.

Gaur egun, hortaz, hau da klubaren izen ofiziala:
Club Remo Olímpico ORIO Arraunketa Elkartea.
(Laburtuta: CRO Orio AE)

Bestalde, traineruak San Nikolas izena ohi du, herriko zaindariaren omenez.
Erabilitako beste izenak: Kanpa, Txiki, Mirotza…