Bazkide egin

Zu ere Mirotza zarelako

Haurra zinenean, gurasoei eskutik helduta joaten zinen kamiseta horia jantzita estropadetara. Oriotarra izateaz harro sentitzen zinen Donostiako arrapalan kolore horia nagusitzen zenean. Sabelean inurriak sentitzen zenituen gure arraunlariak portuan azaltzen zirenean, patroiak bandera eskuan helduta zuela. AUPA ORIO!!! oihukatzen genuen guztiok.

Herriko plazan ere, txarangaren garaipen doinuak gure bihotzetara heltzen ziren bitartean, hainbat eta hainbat malko isuri dituzu arraunlariek balkoian bandera astintzen zuten bitartean. Orduan ere, AUPA ORIO!!! oihukatzen genuen guztiok. Garaipenak guztionak direlako,Mirotzaren barruan herri batek eta milaka zalek arraun egiten dugulako.

Guztion laguntzarekin berriz merezi dugun lekura bueltatuko gara. Guztiok bat eginda indartsuago garelako.

5.000 biztanlera iritsi den herri txiki bateko kirolariak herrialde, estatu nahiz nazioarteko mailan lehiatu eta zenbaitetan irabazle izateak harrotasunez betetzen gaitu. Gure bazkide guztien laguntza zintzoa eta leiala eskertu nahi dugu.

Irakurri dut eta onartzen ditut Lege-Oharra eta pribatutasun politika..