Arraunketa Olinpikoa-FER

AULKI MUGIKORRA / Arraunketa Olinpikoa / “Outriggers”
ORIOtarrak 1965-ean hasi ziren arraunketa olinpikoa den “Outriggers” modalitateko espezialitateak bete betean praktikatzen, Arraunketa Elkartea sortu zenean.

“Outriggers”-ak kirol-lehiaketetan parte hartzeko aukera ematen dio adin guztietako neska eta mutilei: Infantiletatik hasi eta Beteranoetaraino.

Estatu mailan egiten diren proba garrantzitsuenak Espainiako Txapelketak dira. Kluba sortu zenetik gaur arte, domina-kopuru taulak erakusten dun bezala, oriotarrek 228 domina irabazi dituzte kategoria eta espezialitate guztietan.

Dominak

ORIOn egin dira, baita ere, Nazioarteko Estropada famatuak.
Gaur arte 17 edizio: 1968, 1969, 1970, 1971, 1973, 1974, 1976, 1989, 2001, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009.2015 eta 2017. Estropada horietan parte hartu izan dute, besteak beste, Oxford eta Cambridge Unibertsitateetako zortziko ontziak.

Orio AEk nazioarteko mailan lehiatu diren arraunlariak ere eman eta ematen ditu FERen izenean. (Europa eta Munduko Txapelketak; baitaere Joku Olinpikoetan).
Munduko txapeldunak (7) eta Europako txapeldunak (4) izatera lortu ere.
Guztiz pozgarria zaigu gure arraunlariak ikustea horren maila altuan lehiatzen. Kontuan hartu behar da ORIOk 5.500 biztanle eskas dituela eta horrek ematen du azaldu berri dugun palmares honen neurria.

¡Aupa Orio!

Bazkide Egin!

Denda