Euskadiko Batel Topaketa

Martxoaren 21ean, 10:00etatik aurrera, Legution, Josetxo Fernandez Vaqueriza estropada eremuan, Euskadiko Batel Topaketa ospatu da.
Jardunaldi honetan EUSKO LABEL BANDERA jokatu da, eta horrez gain, BIZKAIko eta GIPUZKOAko batel ligetako jardunaldiak ere izan dira.
Arraun jardunaldi hau Euskadiko klub ugariren parte-hartzearekin ospatu da, eta ikusleek estropaden giroaz eta arraun kirolaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute.

Baita ere, estropadak iraun duen bitartean, bertaratu direnentzat Eusko Label produktuak dastatzeko parrilla egon da.

Emaitzak: https://www.orio-ae.com/wp-content/uploads/2026/03/Batel-Topaketadenborak.pdf