III. Ondarroako Bandera irabazi dugu gaur eguerdian, arraunketarekin gozatuz, eta, ondorioz,  matematikoki ligako txapeldun gara.

Zarauzko Estropadak falta dira oraindik, bi jardunaldi, baina dagoeneko matematikoki Orioko Arraunketa Elkartea Euskotren ligako txapeldunak gara. Iazko balentria berretsi eta bigarren urtez jarraian lorpen preziatua gureganatu dugu, gaur eguerdian Ondarroan estropada dotorea jokatu ondoren.