Abenduaren 8an 21 bandera eta koroa bedeinkatuko dira elizan.

Abenduaren 8an 21 bandera eta koroa bedeinkatuko dira elizan. Arantxa Segurola izango da amandrea.

Aurten ere banderen bedeinkazioa egingo du OAEk, baina, egoerak eskatzen dizkigun neurriak hartuta. Ez da kalejirarik, musikarik eta bazkaririk izango. Elizan elkartuko gara, eta bertan egingo dugu ekitalditxoa.

Aurten Arantxa Segurola, Luisja Amenabarren alarguna, izango da amandrea. OAE elkartean boluntario lanetan fin aritu izan da Luisja eta berak urtetan egindako lana eskertu nahi diogu familia osoari. Gustatuko litzaiguke keinu txiki honekin, orain arte arraunari emandako guztiari balioa ematea.

Ekitaldia abenduaren 8an, eguerdiko 13:00etan hasiko da Orioko San Nikolas elizan. Aurreko denboraldian, Orioko ontzi desberdinek irabazitako 21 bandera eta koroa bedeinkatuko dira. Elizan 120 laguneko aforoa izango denez, bertan sartzeko gonbidapena beharko da.

Besterik gabe, agur bero bat eta eskerrik asko momenturik zailenetan ere gurekin zaudeten guztioi. Hauxe da bidea, elkarri lagundu eta bidea elkarrekin egitea. Urte amaiera ona opa dizuegu guztioi!

Orio Arraunketa Elkartea