Arraun denboraldi berria hastear da. Orioko neska seniorrak astelehenean hasiko dira entrenatzen. Hasiera ona izan dadin, neskekin egon nahiko genuke gure sentsazioak, asmoak eta helburuak partekatzeko. Deialdi berezia; datorren larunbata, azaroak 9, arratsaldeko 16:00 etatik aurrera Orio Arraunketa Elkartean zuen zain izango gara: Iosu Esnaola lehendakaria, Xanti Zabaleta neska seniorren entrenatzailea eta Rafa Gonzalez de Txabarri prestatzailea.
#aupaorio #mirotza #etengabekoubera