Denboraldi berriari begira Orio Arraunketa Elkartean izena emateko epea irekita dago jada. Deialdia zabaldu nahi diogu arrauna gustuko izan eta praktikatu nahi duen orori. Kirolaz gain laguntasuna, taldekideekiko errespetua eta arduratsua izaten irakatsiko diogu Orio Arraunketa Elkartean. Interesa duenak Orio A.E.ko ateak zabalik ditu.

  • ALEBINAK: 2006-2007 urteetan jaioak.
    Bilera, Irailaren 13an 16:45 ordutan, Arraunketa Elkartean.
  • INFATILAK: 2004-2005 urteetan jaioak.
    Bilera, Irailaren 12an 17:30 ordutan, Arraunketa Elkartean.
  • KADETEAK: 2002-2003 urteetan jaioak.
    Bilera, Irailaren 13an 17:30 ordutan, Arraunketa Elkartean.
  • JUBENILAK: 2000-2001 urteetan jaioak.
    Bilera, Irailaren 12an 18:15 ordutan, Arraunketa Elkartean.