|
LUXIANO MANTEROLA ARREGI
orio - 14.4.2010
Luxiano Manterola joan zaigu
Hirurogeitamarreko hamarkada hasteko zorian, 1968-1969-1970, Orio zen aulki mugikorrean eta traineruetan errege. Altxerri patroi eta, arraunlarien artean, Luxiano Manterola, kirolari bikaina.
http://www.orio-ae.com/e2133.asp
http://www.orio-ae.com/e2134.asp
http://www.orio-ae.com/e2135.asp
Sasoi hartan, Orio Arraunketa Elkarteak aulki mugikorreko apustua egin zuen eta arraunketa olinpikoan hasi ziren, banku mobila esaten genion guk eta horretarako Orio-Oxford-Cambridge http://www.youtube.com/watch?v=os8d1al-F90 estropadak antolatu genituen. Estropada haiek ikusmin izugarria piztu zuten eta Orio munduratzeko balio izan zuten, internet eta google gabeko mundu hartan.
Aulki mugikorrean jarduteko, Orioko arraunlariek beste modu baten arraunean egiten ikasi behar izan zuten eta horretara Zaragozako Trankera joaten ziren hango aintziran baitzegoen arraunketa olinpikoko talde indartsua. Eta hango joan-etorrian iritsi zitzaion Luxianori zorigaiztoa: istripua izan eta bizkarrezurra kaltetu zitzaion. Kitto arrauna eta beste hainbat gauza!
Bar-arratsean LUXIANO MANTEROLA ARREGI joan egin zaigu.
Gure besarkadarik sentikorrena familiari.
GOIAN BEGO¡¡¡¡¡
Oharra: Elizkizunak bihar osteguna arratsaldeko 19:00etan Orioko San Nikolas Elizan. |