|
XIX Ikurriña Inmobiliaria Orio
orio - 27.8.2009
XIX Inmobiliaria Orio Ikurriñaren aurkezpena
Igande honetan San Miguel Ligako 16. estropada puntuagarria jokatuko da Orion. Hitzordua igandean da, eguerdian. Arratsaldean aurkeztu da XIX ORIOKO ESTROPADAK - XIIª INMOBILIARIA ORIO IKURRINA estropada, Orioko udaletxeko Batzar Aretoan. Aurkezpenera bertaratu dira Grupo Eibar Orio klubeko Igo Lertxundi presidente jauna, Inmobiliaria Orio etxeko arduraduna, Jose Luis Aiestaran Jauna, Orioko alkatea, Jon Redondo Jauna, eta udaleko kirol zinegotzia, Bixente Lasa Jauna.
Inmobiliaria Orio XXI. Ikurrina hiru txandatan banatuko da. Txanden banaketa San Miguel Ligako sailkapenaren araberakoa izango da, bezperan Castron jokatutako estropadaren ondorengo sailkapena, hain zuzen ere. San Miguel Ligako azken lau sailkatuek osatuko dute lehen txanda, eta beste bi txandak irizpide berarekin osatuko dira.
Oriok ez du garaipenik lortu oraindik bere herrian ACT sortu zenetik, eta aurtengoa 7. denboraldia da, dagoeneko. Aurrekariak ez dira onak, baina etxeko mutilak itxaropentsu daude, batez ere Hondarribiko estropada irabazi ondoren. Pasa den urtean bere herriko estropada irabazteko zorian egon ziren oriotarrak, baina Castrok aurrea hartu zien 19 milarengatik. |