|
15. Aulki mugikorreko estropadak
orio - 18.4.2009
Dena prets aurtengo Nazioarteko estropadarako
Datorren apirilaren 25ean, larunbata, Orioko Arraunketa Olinpikoko Nazioarteko Estropadaren beste edizio berri bat martxan ipiniko da. Hain zuzen ere aurtengoa XV. izango da. Ekitaldi hau Orio Arraunketa Elkarteak antolatu dugu Orioko Udalaren babesa eta Inmobiliria Txurrukaren laguntzarekin eta Arraunketako Gipuzkoako Federakuntzaren gainbegiraketarekin.
Estropada hauek gizonezkoen “lemazaindun zortzikoa” modalitatean (8+) izango dira –arraunketa olinpikoko modalitate erregina- eta emakumezko “binakako laukoan” (4x). Baita ere, eta nobedade gisa, aurtengo ekitaldian, Arraunketa egokitutako estropada-erakusketa bat izango da Skiff (1x) modalitatean.
Aurtengorako ere, 2004ko edizioan martxan jarritako sistema berdinarekin lehiatuko da. Hau da, kanporaketako estropadak, finalaurrekoak eta finalakmarran 1.000 metroko distantzian lehiatuko dira. Horrela 90 minutuko tartean guztira hamalau estropada lehiatuko dira, zein baino zein, ikusgarriagoa, betiere ikuslearentzat erakargarritasun osoak izan daitezen.
Aurtengo edizioa, Apirilaren 25ean arratsaldeko lau erdietan hasiko da lehen mailako arraunlari ingelesak, portugesak, katalanak eta galiziarrak, euskaldunekin batera lehiatuko dira.
Oriotarrok, berriro ere, MOLESY BOAT CLUB elkarteko ontzi ospetsua, lehiaketa honetan parte hartzea lortu dugu; baita 2006. eta 2008. urteko edizioko irabazleak ere SPORTING CLUB CAMINHENSE (Portugaleko txapelduna) eta nobedade bezala CLUBE NAUTICO VIANA (Portugaleko txapeldun ordea) eta GINASIO CLUBE FIGUEIRENSE ( Portugaleko brontzea) elkarte historikoak izango ditugu aurten gure artean.
Emakumezko “binako laukoan” (4x) berriz, zortzi talde izango dira. Portugaleko taldeekin batera estatu espainoleko punta-puntako taldeak Orion elkarren aurka lehiatzea lortuko da euskaldunekin batera.
Aurtengo estropadetan, Arraunketa Egokitutako tanda bat ikusteko aukera izango da. Estropada erakusketa honek 500 metroko luzera izango du eta lau gizon Skiff (1x) modalitatean lehiatuko dira, zaletu guztiek ikus dezaten lanean eta entrenamenduan jardunez gero, arraunean ere ongi egin dezakeela. |