|
Orio
Orio - 14.12.2008
Jauntxo Aginaga saria jaso genuen atzo
Abenduak 13an eguerdiko 14:00etan Orio Arraunketa Elkarteko Arraunlariak, Zuzendariek eta hainbat laguntzaile Ollagorra Elkartean bildu ginen eta harrera ona baten ondoren bazkari eder batekin oparitu gintuen.
Postrea jan ondoren Ollagorra Elkarteko Zuzendariak Kontxan Gipuzkoako traineru honena jakin arazten duen trofeoa eman digu. Era berean gure aldetik Ollagorra Elkartekoei “Mirotza” traineruaren maketa bat eman genien.
Kafea eta gero giro Orioko Otxotearen kantuekin giro aparta izan genuen.
Orio Arraunketa Elkarteak ezkerrak eman nahi dizkiogu Ollagorra Elkarteari egin diguten harrera ederrarengatik.
Helbide honetan Bideoa ikusi daiteke:
http://www.youtube.com/watch?v=Y6fuN1kaiuM&feature=channel_page
Mila ezker Ollagorra. |