|
Orio Arraunketa Elkarteko arraunlari gazteak Sevillan
Orio - 11.12.2008
Orio Arraunketa Elkarteko 42 arraunlari gazte Sevillan
Larunbatean eta igandean arraunketa olinpikoko nazioarteko estropadan hartuko dute parte
Asteburu honetan, abenduaren 13an eta 14an, 4º Open Internacional de Andalucia jokatuko da Sevillan eta Orioko 42 arraunlari gaztek han izango dira; 16 gizonezko jubenilak, 13 gizonezko kadeteak, emakumezko senior 1, 4 emakumezko jubenilak eta 8 emakumezko kadeteak.

Larunbata eta igandean arraunketa olinpikoko hainbat modalitateetan hartuko dute parte, eta arraunlari bakoitzak 4 edo 6 estropadatan egingo du arraun, beraz, ez da lantegi makala izango.
Pixkanaka neguko prestaketa osatzen doaz arraunlari gazteak: orain gutxi Katalunian izan ziren eta orain beste muturreraino doaz, Andaluziara.
Karroa goizeko 07:00etan abiatu da Joxeluis eta Anttonek gidatuz.
Gainontzekoak 22:00etan abiatuko dira Sevilla aldera.
|