|
Ecania Bodegas Viņa Laguardia
Orio - 28.7.2008
Ecania Bodegas Viņa Laguardia Babesle berria
C.R.O Orio A.E.ak babesle berria dauka.
Ecania Bodegas Viņa Laguardia. Orioko bigarren traineruak ARC2an lagun izango duen upategia, taldeko izen berria ORIO ECANIA izango delarik. Traineru hau bera erabiliko du, halaber, Tolosa eta Orioren artean osaturiko nesken taldeak ere. Akordio honen baitan, Orioko herriak ospatu beri duen BIXIGU EGUNA ORIO ESTILORA jaiean salgai izan ziren Ecania Bodegas Viņa Laguardiako ardoak, arraun taldeak izan zuen salmenta postuan. Are gehiago, datorren abuztutik aurrera taldeko armarriarekin pertsonalizaturiko ardo botilak salduko ditu C.R.O. Orio A.Ek.ak. Aurtengo denboraldian, beraz, norabide berean arraun egingo dute C.R.O Orio A.E.ak eta Ecania Bodegas Viņa Laguardiak, akordioa datozen denboraldietara ere luzatu daitekelarik. |