Orio Kontxako Sailkapenean
       
1901 1909 1910 1916
1919 1923 1925 1930
1933 1934 1935 1939
1940 1942 1943 1944
1946 1947 1948 1949
1950 1951 1952 1953
1954 1955 1958 1959
1960 1964 1965 1966
1968 1969 1970 1971
1972 1973 1974 1975
1976 1977 1979 1980
1981 1982 1983 1984
1985 1986 1987 1988
1991 1992 1993 1994
1995 1996 1997 1998
1999 2000 2001 2002
2003 2004 2005 2006
2007

1901-2007 Palmaresa  Historiala eguneratua>  Palmaresa

ORIOko arraunlarien palmaresa izugarri zabala da eta laburtu baizik ez dugu hemen egingo.

Kontuan hartu behar da oriotarrek tosta arraunketako modalitate guztiak (Batela, Trainerila eta Trainerua) praktikatzen dituztela eta, baita ere, arraunketa olinpiko-aulki mugikorreko zortzi modalitateak (Skiffa, Skull bikoitza, Lauko skull-a, Lemazain gabeko bikoa, Lemazain gabeko laukoa, Lemazaindun bikoa, Lemazaindun laukoa eta modalitate nagusia den Lemazaindun Zortzikoa).

TOSTAko ARRAUNKETA. 1879 - 2007.
Tostako arraunketari bagagozkio, kontaezinak dira lortutako lehenengo postuak 437 garaipen metatuz historian zehar:
Txapelketak (132), Ligak (43), Bandera-Trofeoak (281).

TXAPELKETAK : 132 Titulu.
- 2. KANTAURIko Txapelketak trainerutan.
- 34 ESPAINIAko Txapelketa, 1944. urtean lehendabiziko aldiz antolatu zirenetik; 28 senior mailan, (Gehiena lortu dituen Elkartea dugu ORIO). Gehitu beste mailatako txapelketak: 4 Jubenil mailan, 1 Kadete mailan eta 1 Infantil mailan.
Modalitatez: 11 Bateletan, 8 Trainerilatan eta 15 Trainerutan.
- 45. EUSKADIko Txapelketa. Hauek 80-ko hamarkadan hasi ziren antolatzen.
Modalitatez: 27 Bateletan, 12 Trainerilatan eta 6 Trainerutan.
- 62 GIPUZKOAko Txapelketa, maila eta modalitate guztietan:
Modalitatez: 39 Bateletan; 16 Trainerilatan eta 7 Trainerutan.

 

LIGAK : 43 Titulu
- 43 LIGAko tituluak gehitu behar dizkiogu: 28 Bateletan; 10 Trainerilatan; 5 Trainerutan.

BANDERA + TROFEOAK : 281
Kantauriko kosta osoan irabazitako beste hainbat eta hainbat Bandera eta Trofeoak 281, osatzen dute hasieran aipaturiko 437 kopuru-zifra potoloa.
Adibide ikusgarriena, beharbada, honako hau da: 1991-2006ko hamaseikadan, 320 lehenengo postu lortu dira; tarte horretan irabazitako Banderak 275, Trofeoak 16 eta 24 ( Jeitsierak + Sailkapen estropadak) izan direlarik:
- 111 Bandera eta 3 Trofeo Bateletan;
- 42 Bandera eta 7 Trofeo Traineriletan;
- 129 Bandera, 6 Trofeo eta 24 Jeitsiera+Sailkapen estropadak Trainerutan.

TRAINERUA
Exklusiboki TRAINERUAn murgilduz, 237 aldiz sailkatu dira lehenengo postuan oriotarrak, mota guztietako estropadatan (Desafioak, Jeitsierak, Sailkapenak, Ligak, Txapelketak, Banderak eta Trofeoak); 252 BANDERA eta 14 TROFEO metatuz gaur arte.
Nabarmentzekoak dira besteak beste:
- 31 KONTXAko Banderak.
- 2 Kantauriko Txapelketak (1930-1943).
- 1 Bizkaiako Diputazioko Zilarrezko Kopa, hiru urte jarrain irabazteagaitik Abrako Estropadak. (1934-1935...1942).
- 3 Euskal Federazioak antolatu berri dun Traineru Ligak.
- 15 Espainiako Txapelketak.
- 6 Euskadiko Txapelketak.
- 7 Gipuzkoako Txapelketak.

ORIOko Traineruak Kantauri osoan irabazi ditu banderak; besteak beste, honako lekuetan:
Biarritz, Donibane-Lohitzune, Hondarribia, Pasaia, Donostia, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Ondarroa, Lekeitio, Bermeo, Elantxobe, Plentzia, Getxo, Erandio, Bilbo, Portugalete, Santurtzi, Zierbena, Castro, Santoña, Astillero, Camargo, Santander, Luanco, Castropol, A Coruña, Moaña eta Vigo.

Azpimarratzekoa modukoa da, errepikaezina baita, SEVILLAn , 1992-eko Erakusketa Unibertsala zela-eta, egindako estropadan lortutako bandera. (EUSKADI-EXPO-92).

Interesgarria da, baita ere adieraztea, irabazleren ranking-ean, ORIO dugula nagusi, besteak beste Bandera hauetan:
- 31 KONTXAko Bandera.
- 15 ESPAINIAko Txapelketa.
- 10 NERBIOI-IBAIZABAL Bandera.
- 9 EL CORTE INGLES Bandera.
- 9 ZARAUTZko Ikurrina.
- 7 SANTOÑAko Bandera.
- 7 BERMEOko Ikurriña.
- 7 VILLA BILBAO Bandera.
- 5 ORIO Bandera.


Azpimarratu baitere, Bilboko ibaian egiten diren estropadatako denbora-errekorra gehienak bereganatu dituela ORIOk
Hauexek dira:
"Villa Bilbao" - 18:33:22 (1995)
"Erandio" - 18:09:16 (1991)
"Gran Premio Nervión"
-19:24:57 (Egun Batekoa-Canillatik,1995)
-38:59:34 (Denbora Totala-Canillatik, 1995)
"El Corte Inglés"
-19:24:65 (Egun Batekoa - Canillatik, 1997)

subir
© Club de Remo Olímpico ORIO Arraunketa Elkartea, 2007