| Orioko
Traineruaren lehenengo erreferentzia ofizial idatzia
1879. urtekoa da, Donostiako Kontxako Estropadatan izan zen
eta hirugarren postua lortu zuen.
1901ean lortu zuen Oriok
Kontxako Estropadatan lehen garaipena. Udaleko batzordea edota
Arrantzale kofradia arduratzen zen garai hartan Orioko trainerua
antolatzeaz.
1890etik 1932ra
Orioko arraunlariak herriaren izenean aritzen ziren, ORIO.
1933tik 1964ra Emen-Gatoxtik-ORIO
izenarekin lehiatzen ziren.
1965eko ekainean sortu zen
Arraun Kluba.
“Club de Remo Olímpico
de Orio” izena hartu zuen. Urte hartan bertan
hasi ziren aulki mugikorra edota arraunketa olinpikoarekin
(Outriggers-ak).
1986an Euskal Autonomia Erkidegoko
Kirol Elkarteen Erregistroan eman zuen izena Arraun Klubak,
eta izen ofizialari “Arraunketa Elkartea”
izena erantsi zitzaion. Horrela, gaur egun Arraun Klubaren
izen ofiziala hau da: Club de Remo Olímpico
ORIO Arraunketa Elkartea. Laburtuta: C.R.O.
ORIO A.E.
Arraun munduak enpresen babesa jasotzen hasi
zenetik Orioko arraun klubak hainbat laguntzaileren babesa
jaso du, besteak beste: CAMPING-ORIO, ORIO-CINZANO, ORIO-CEPSA,
Hondartza?-ORIO, ORIO-La Gula del Norte, OTSEIN-ORIO, CANDY-ORIO,
CANDY-ORIO-ISABEL. CANDY-ORIO-GRUPO EIBAR.
Tradizioz Orioko Traineruaren izena San
Nikolas izan da, Udalerriko Patroiaren
izenean. Azken urte hauetan, ordea, Orioko Traineruak beste
izen batzuk hartu izan ditu, Kanpa eta Txiki
hain zuzen ere, Asier Gaztañazpiren eta Juanmari Larrañagaren
izenean, istripuz hildako arraunlariaren eta patroiaren omenez.
Aurten traineru berriak "Mirotza" izena du.
|