Presentación de los equipos

Bazkideak
(azken berritzea 2010eko azaroa)     BAZKIDE FITXA>

5.000 biztanlera iritsi den herri txiki bateko kirolariak herrialde, estatu nahiz nazioarteko mailan lehiatu eta zenbaitetan irabazle izateak harrotasunez betetzen gaitu. Gure bazkide guztien laguntza zintzoa eta leiala eskertu nahi dugu.

EGIN ZAITEZ BAZKIDE

Haurra zinenean, gurasoei eskutik helduta joaten zinen kamiseta horia jantzita estropadetara. Oriotarra izateaz harro sentitzen zinen Donostiako arrapalan kolore horia nagusitzen zenean. Sabelean inurriak sentitzen zenituen gure arraunlariak portuan azaltzen zirenean, patroiak bandera eskuan helduta zuela. AUPA ORIO!!! oihukatzen genuen guztiok.

Herriko plazan ere, txarangaren garaipen doinuak gure bihotzetara heltzen ziren bitartean, hainbat eta hainbat malko isuri dituzu arraunlariek balkoian bandera astintzen zuten bitartean. Orduan ere, AUPA ORIO!!!  oihukatzen genuen guztiok. Garaipenak guztionak direlako, Mirotzaren barruan herri batek eta milaka zalek arraun egiten dugulako.

Gaur egungoak ez dira gure historiako garai onenak. Baina ziur gaude guztion laguntzarekin berriz merezi dugun lekura bueltatuko garela. Guztiok bat eginda indartsuago garelako. Orioko Arraunketa Elkarteak inoiz baino gehiago behar zaitu.

Cuando la Concha se tiñe de amarillo o vemos ondear a nuestros remeros las banderas en el Ayuntamiento es muy fácil gritar Aupa Orio!

Ahora, más que nunca, necesitamos el apoyo y aliento de nuestra afición para, entre todos, recuperar nuestro lugar entre los mejores

 

                           HEMEN GATOZTIK! BAZKIDE KANPAINA


Bazkide egiteko orria

Argazkian klikatu eta egin zaitez bazkide, izan zaitez bat gehiago
subir
© Club de Remo Olímpico ORIO Arraunketa Elkartea, 2011