Sari banaketa Balea Hotelean



1970. Orioko arraunlariak irabazle


1969. Oxfordeko arraunlariak


Nazioarteko Estropadak

Lehenengo Nazioarteko Estropada 1968ko abuztuaren 25ean lehiatu zen. Egun hartan Orion izan ziren munduan lehiatzen den estropadarik famatuenean parte hartzen duten Oxfordeko eta Cambridgeko arraunlariak. 1968ko udarako egun hartan Orioko arraunlariek sekulako estropada egin eta ingelesei aurrea hartzeaz gain, Orio bezalako herri txiki batean maila handiko Nazioarteko Estropada antolatzeko gaitasuna erakutsi zuten.

1972 eta 1975. urteetan izan ezik, 68an hasitako lehiaketa 1976. urtera arte ospatu zen, zazpi alditan hain zuzen ere. Urte hartatik aurrera Orioko Arraun Klubak kirol mailako eta nortasun mailako krisi txiki bat izan zuen, eta nazioarteko estropadak bertan behera geratu ziren. Lehen aldi hura amaitu ondoren, beste hiru alditan antolatu dira Nazioarteko Estropadak Orion, 1989an, 2001ean eta 2004an.

Nazioarteko Estropada ospatu den hamar aldi hauetan Orioko Arraun Elkarteak bost aldiz irabazi du estropada. Baina Arraun Klubaren meriturik handiena agian, hain maila handiko estropadak antolatzeko erakutsi duen gaitasuna izan da. Hamar aldi hauetan, Espainiako Txapelketetan ohikoak diren taldeez gain, Alemania, Frantzia, Suitza, Holanda, Erresuma Batua, Belgika, Estatu Batuak, Polonia eta Italiako arraunlariak lehiatu dira Orioko uretan.

Urtez urteko sailkapenak

1968-08-25. ORIO
I Nazioarteko Estropadak. Arraunketa Olinpikoa. Zortzikoa. (Proba Nagusia)
1. ORIO Euskal Herria 5:33:60
2. OXFORD Ingalaterra 5:41:30

1969-08-17. ORIO
Il Nazioarteko Estropadak. Arraunketa Olinpikoa. Zortzikoa. (Proba Nagusia)
1. CAMBRIDGE Ingalaterra 6:04:60
2. ORIO Euskal Herria 6:09:00
3. OXFORD Ingalaterra 6:16:05

1970-08-02. ORIO
Ill Nazioarteko Estropadak. Arraunketa Olinpikoa. Zortzikoa. (Proba Nagusia)
1. ORIO Euskal Herria 5:59:60
2. OXFORD Ingalaterra 6:19:70
3. CAMBRIDGE Ingalaterra 6:29:20

1971-08-08. ORIO
iV Nazioarteko Estropadak. Arraunketa Olinpikoa. Zortzikoa. (Proba Nagusia)
1. MUNICH-FRANCKFURT Alemania 5:48:00
2. ORIO Euskal Herria 5:51:00
3. OXFORD-CAMBRIDGE Ingalaterra 5:52:60
4. L.I.F.A.-PARIS Frantzia 5:52:80

1973-06-17. ORIO
V Nazioarteko Estropadak. Arraunketa Olinpikoa.
Zortzikoa. (Proba Nagusia)

1. COLUMBUS DAY-Florida U.S.A. 4:53:50
2. BELGIKAko Selekzioa Belgika 4:53:60
3. ORIO Euskal Herria 4:57:10
4. PARIS Frantzia 5:10:05

1974-07-23. ORIO
Vl Nazioarteko Estropadak. Arraunketa Olinpikoa. Zortzikoa. (Proba Nagusia)
1. CAMBRIDGE Ingalaterra 5:28:50
2. ORIO Euskal Herria 5:36:00
3. OXFORD Ingalaterra 5:36:10
4. ITALIA Italia 7:32:50 (Matxura-Averia)

1976-05-16. ORIO
Vll Nazioarteko Estropadak. Arraunketa Olinpikoa. Zortzikoa. (Proba Nagusia)
1. OXFORD Ingalaterra 4:59:90
2. ORIO Euskal Herria 5:00:40
3. CAMBRIDGE Ingalaterra 5:15:30

1989-05-06. ORIO
Vlll Nazioarteko Estropadak. Arraunketa Olinpikoa. Zortzikoa. (Proba Nagusia)
1. ORIO Euskal Herria 4:56:76
2. OXFORD Ingalaterra 5:21:34

2001-06-09. ORIO
lX Nazioarteko Estropadak. Arraunketa Olinpikoa.
Zortzikoa. (Proba Nagusia)

1. ORIO Euskal Herria 4:27:88
2. E.N. BORDEAUX Frantzia 4:31:51
3. So.Na. BAIONA Euskal Herria 4:33:25
4. HONDARRIBIA Euskal Herria 4:36:81

2004-04-24. ORIO
X Nazioarteko Estropadak. Arraunketa Olinpikoa. Zortzikoa. (Proba Nagusia)
1. ORIO Euskal Herria 2:51:19
2. HONDARRIBIA A.E. Euskal Herria 2:51:52
3. UR-KIROLAK Euskal Herria 2:53:25
4. E.N. BORDEAUX Frantzia 2:53:66

2005-05-07. ORIO
XI Nazioarteko Estropadak. Arraunketa Olinpikoa. Zortzikoa. (Proba Nagusia)
1. HONDARRIBIA A.E. Euskal Herria 3:00:34
2. ORIO A.E. Euskal Herria 3:01:82
3. S.C. CAMINHENSE Portugal 3:02:77
4. RC LABRADORES Andaluzia 3:09:29

2006-04-30. ORIO
XII Nazioarteko Estropadak. Arraunketa Olinpikoa. Zortzikoa. (Proba Nagusia)
1. S.C. CAMINHENSE Portugal          2:56:25
2. HONDARRIBIA A.E.Euskal Herria  2:56:51
3. ORIO A.E. Euskal Herria                  2:58:37
4. E.N. BORDEAUX Francia                2:59:00

2007-04-21. ORIO
XIII Nazioarteko Estropadak. Arraunketa Olinpikoa.Zortzikoa. (Proba Nagusia)
1. HONDARRIBIA Euskal Herria  2:55:18
2. ORIO A.E. Euskal Herria           2:56:10
3. MOLESEY B.C. Inglaterra        3:00:58
4. C.N. AMPOSTA Catalunya      3:03:06

 

gora
© Club de Remo Olímpico ORIO Arraunketa Elkartea, 2007