XIV Oriako Traineru Jaitsiera


 

Informazio orokorra

Orio bost mila biztanle inguruko herri arrantzale txiki bat da, euskal kostaldean kokatua, Donostiatik gertu, eta paregabeko ingurune naturala du. Alde batera, hondartzaren ondoan Oria ibaia itsasoratzen da, eta beste aldetik, kostaldeko mendi berdeak ageri dira; horregatik da Orio urdin eta berde.

Ibaiak, itsasoak eta mendiek ibilaldi ederrak egiteko aukera eskaintzen dute, bai eta mota guztietako ekintzak egiteko aukera ere: mendi ibilaldiak, bizikleta, arrantza mota guztiak, arrauna, piraguismoa, surfa, windsurfa, igeriketa, parapentea…

Baina, berdea eta urdinaz gain, Orio, batez ere, horia da. Herriko kaleetako plaken kolorea horia da, herriko jatetxe eta denda askotako errotuluen kolorea horia da, eta herriko denda eta etxeetako toldo askoren kolorea horia da… Izan ere, horia da traineruaren eta arraunlarien kolorea. Handia da Orion arraunarekiko zaletasuna, tradizio luzea du, eta azken batean Orio, arrauna dela eta, horiz janzten da.

Orioko Arraunketa Elkarteak estatuko instalazio onenetako batzuk ditu: hangar zabalak, ur gaineko ontziralekua, gimnasioa, mantenu lanak egiteko tailerra eta bulegoak. Ibaiaren itsasadarretik kilometro batera dago, 7 kilometrotan nabigagarria den eremuan, aulki mugikorrean zein finkoan arraunean aritzeko oso aproposa.

CRO ORIO AE
BĒ Estación sn.
Apartado de Correos 21
20810 Orio (Gipuzkoa)

orioae@euskalnet.net

Tel. 943 83 37 48
Fax. 943 83 12 30

gora
© Club de Remo Olímpico ORIO Arraunketa Elkartea, 2007